XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Segundo, donostiar ezagun zelebreen artean dago, seguraski duen bi metrotik gorako altuera dela eta.
Askatuak saski-baloi taldeko jokalari eta entrenatzaile izandakoa.
Orain komunikabideetan jarraitzen du kirol hau.
Parte Zaharreko taberna giroa gustoko du batipat eta bere kuadrilaz oso harro dago Ollagorra elkarteko kidea da.
Gaur egun, Gureak enpresaren administrazio zuzendaria da eta horrek eguna betetzeko adina lan ematen dio.
Gureak enpresak atzeratuekin lan egiten du.
Enpresa munduan ezberdina da, nahiz eta funtzionamendua elkarte anonimo normal batena izan, helburuak bereziak dira, eta hori neretzat behintzat politagoa da.
Abuztuak 31 kalean jaio nintzen eta etxe berean bizi naiz.
Txikitan nuen gela berean nago orain ere.
Asko gustatzen zait Parte Zaharra.
Asko jaitsi da martxa.
Orain asteburuetan bakarrik ibiltzen gara.
Ni ez naiz poteatzailea, baina horren inguruan sortzen den giroa asko gustatzen zait, oso majoa da.
Ondo iruditzen zait.
Giro polita ematen dio plazari, udako gauetan oso gustora egoten da.
Bertan bizi direnek ez dute agian gauza bera pentsatuko, baina...
Hondartza handi eta ederra geratu da.
Honelako inbertsioek ez badute gure dirua gehiegi kapitalizatzen ondo daude.
Egiten ez badute hobe.
Lehen, zezen plazan abonatua ere izan nintzen, baina azken lau urteetan aspertu eta baja eman nuen, eta momentu honetan ez badute egiten hobeto.
Uste dut horrelakoak hauteskundeen aurrekanpainetan sortzen direla, eta horretan gaude orain ere.
Ez dut gehiegi ulertzen, baina ez diot kasu handiegirik egiten.
Zail samarra da, baina bueno, nork daki.
Azken boladan nahikoa gutxi sinisten dut politikan.
Edozer gauza izan daiteke.
Abertzalea naiz eta nahiko nuke dena abertzalea izatea.
Ez ditut ulertzen, hemen bizita, U.A-rena bezalako euskararen aurkako jarrerak.
Nik nahiko nukeena da denean giro abertzalea izatea.
Baina azken finean politikoek nahi dutena egingo dute beraien botoekin.
Bi, Egin erosten dut goizean, eta El Diario Vasco irakurtzen dut gauean.
Komunikabideetan jarraitzen dut, afizioa ez delako sekula galtzen; eta entrenatzaile garaia joan zen neretzat.
Urte sabatiko bat hartu nuen orduan, orain arte luzatu dena.
Horrelako lan baterako denbora behar da.
Gipuzkoan puntako jendea ateratzen denean dirua medio eraman egiten dute.
Maila bateraino eduki daitezke jokalariak, eta Askatuak maila horretan dago.